Irisgarritasuna Kubuntun
- Ordenagailuak pertsona guztientzat izan daitezen nahi dugu, zure egoera
fisikoa dena dela ere. Ondorioz, Kubuntu existitzen den sistema eragile
irisgarrienetako bat izan dadin tresna ugariz hornitu dugu.
- Tresna guztiok leku bakarrean aurkituko dituzu: Irisgarritasun
hobespenetan, Sistemaren ezarpenak aplikazioa aukeratuz menuan. Bertatik
zenbait tresna erabilgarri aktibatu ditzakezu, hala nola Tekla
aldatzaileak, Teklatu-iragazkiak edo
Aktibazio-keinuak.
- Gogoratu Itxuraren hobespenak ere begiratzeaz. Bistaratze-estilo
desberdinen artean aukera dezakezu, eta baita aplikazioetan erabilitako
letra-tipoak aldatu ere.